11:21

Teknologia

Eguneratze berria

Snapchat kopiatu al du WhatsAppek?

EITB.EUS

WhatsAppen egoera berriek Snapchaten "istorioen" antz handia dute. Heldu al da klonazioa sare sozialetara?

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Berrikuntzaren balioa ez da besteek zu kopiatzea saihestea, beste guztiek kopiatu nahi izatea baizik". Esaldia Enrique Dans teknologia berrietan aditu espainiarrarena da. Horixe pentsatzen ibiliko dira, agian, Snapchat bat-bateko mezularitzaren aplikazioaren sortzaileak. Izan ere, WhatsAppek egindako azken eguneratzeak ekarritako aldaketak Snapchaten istorioen ("Stories") antz handia du. Egoeretan argazkiak, bideoak edota GIFak eransteko aukera du orain erabiltzaileak, Snapchatekoek "Stories" horretan egiteko modua duten bezala.

Erabiltzaileak oso kritiko izan dira WhatsAppeko egoeren funtzionalitate berriarekin, eta Snapchat kopiatzea egotzi diote:

 

 

 

 

 

Agian arrazoia dute erabiltzaileok. Snapchatek aspalditik ditu 24 ordutan desagertzen diren istorioak (bideoa 2013koa da):

 

2016ko abuztuan, Instagramek ?Facebookena da? Instagram Stories jarri zuen martxan. Funtzio berri onekin 24 orduan desagertzen ziren argazki edo bideoak igo zitzaketen erabiltzaileak. Askoren ustez, Mark Zuckerbergen mendekua izan zen hura, Snapchatek erosteko eskaintza ?3.000 milioi dolar eskaini zituen Facebookek? errefusatu baitzuen.

Introducing Instagram Stories from Instagram on Vimeo.

 

Duela gutxi Facebookek ere Facebook Stories delakoa ezagutarazi du, eta berriki WhatsApp Status kaleratu dute. Heldu al da klonazioa sare sozialetara?

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena