12:56

Teknologia

Kexuak Twitterren

Erabiltzaileak, WhatsAppen azken eguneratzearekin kritiko

EiTB.EUS

Sare sozialak sutan daude aplikazioak egin duen azken aldaketarekin. Egoeran, argazkiak, bideoak eta GIFak sartu ahal dira orain.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

WhatsApp bat-bateko mezularitza aplikazioak programa eguneratzen duen bakoitzean zeresan handia ematen du beti. Astelehenean iragarri baina azken orduetan aktibatutakoa ere ez da salbuespena izan, baina kritiken jomuga izan da oraingoan.

Aplikazioak zortzi urte beteko ditu ostiralean, eta horren funtzionamenduan "hobekuntza" eginda ospatu nahi izan dute urtemuga. Horrela, erabiltzaileen egoeran argazkiak, bideoak eta GIFak txertatzeko eta gure lagunei bidaltzeko aukera izango da aurrerantzean. Orain arte, esalditxoak eta emotikonoak bakarrik sartu ahal ziren norberaren egoeran.

Aldaketak bi ezaugarri ditu: 24 orduz bakarrik egongo da egoera ikusgai, eta WhatsAppeko gure kontaktu guztiei bidaliko zaie, pribatutasuna doitu ezean. Konpainiak nabarmendu duenez, mezu guztiak enkriptatuta egongo dira.

Eguneratzea indarrean dutenek itxura aldatuta ikusiko dute WhatsApp. Orain, hiruzpalau erlaitz ?bi berriak dira? ageri zaizkigu, eta horietako bat da "Egoerak". "Kontaktuak" izenekoa desagertu egin da.

Eguneratze berriak asaldatu egin ditu erabiltzaileak, eta asko izan dira euren haserrea Twitter bidez agertu dutenak. Atzo arratsaldean, sare sozial horretako 10 joera nagusien artean zegoen #WhatsApp etiketa, eta gaur goizean ere ageri zen zerrendan.

Erabiltzaile batzuek eguneratze hori egiteko beharrik ez zegoela nabarmendu dute:

 

 

 

Beste batzuek pribatutasun falta salatu dute:

 

 

Halaber, bada originaltasun falta egotzi dionik:

 

 

 

Kexuen artean, bada aukerarik, beste erabiltzaile honek dioen moduan. Halakorik egingo al dugu?

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena