16:40

Teknologia

Datu pertsonalak

WhatsAppek eta Facebookek datuak trukatzea saihestu nahi du Europak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erabilera baldintzetan eta pribatutasun politikan izandako aldaketekiko egonezina erakutsi dute Europako agintariek.

  • WhatsApp. Artxiboko argazkia: EFE

    WhatsApp. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datuen Babeserako Europako aginpideak elkarlanean ari dira WhatsAppek eta Facebookek datu pertsonalak elkar trukatzea saihesteko, erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko duten lege berme nahikoak izan arte.

Horrela iragarri du gaur Datuen Babeserako Espainiako Agentziak. Horren esanetan, Europako agintariek eskutitz bat bidali diote Jan Koum WhatsAppeko kontseilari delegatuari, eta zerbitzuaren erabilera baldintzatan eta pribatutasun politikan izandako aldaketekiko zalantzak eta egonezina erakutsi dizkiote.

WhatsAppek zerbitzuaren erabilera baldintzak eta pribatutasun politika berrikusi zuen abuztuan, eta erabiltzaileen datu pertsonalak maneiatzeko moduan hainbat aldaketa egin ditu.

Ohar bidez jakinarazi duenez, Datuen Babeserako Europako agintariek modu koordinatuan lan egingo dute eta erabakiak ere horrela hartuko dituzte datuen babeserako printzipioak eta eskubideak betetzen direla bermatzeko.

Halaber, eskuragai dagoen informazioa errazteko eskatu dio WhatsAppi: izen-abizenak. telefono zenbakia, posta elektronikoko helbideak, posta helbideak, informazio horren jatorria eta informazio horren hartzailearen zerrenda, etab.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena