12:12

Teknologia

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA

ETBk 'eduki aberatsagoak' eskainiko ditu hauteskunde gauean

eitb.eus

2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauean, ETBk Sarean konektatuta dauden telebistetan 'eduki aberatsagoak' jasotzeko "Made in Euskadi" teknologia erabiliko du.

2:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauean, ETBk Sarean konektatuta dauden telebisten bidez eduki aberatsagoak jasotzeko "Made in Euskadi" teknologia erabiliko du. Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoak eskainitako euskarriari esker, telebistan jarraitu ahal izango da hiri edo herrien botoen zenbaketa, zuzenean, telebistan ikusten ez diren kameren irudiak ikusi eta telebistari sakelako telefono, tablet eta ordenagailu bat erantsi ahal izango zaio.

Irailaren 25ean EiTBk informazio bitarteko anitz erabiliko ditu irratian, telebistan eta Interneten ahalik eta informaziorik onena eskaintzeko, bere esku dituen euskarri guztiak erabilita. EiTBk hauteskunde hauetan erabiliko duen berrikuntza teknologikorik nabarmenena Sarean konektatuta dauden eta HBBTV protokoloa erabiltzen duten telebisten bitartez eduki aberatsagoak jasotzeko aukera izango da.

Telebista horietan eduki gehiago ikusi ahal izango dira, eta urrutiko aginduaz antolatu edo telebistari sakelako telefono, tablet eta ordenagailu bat erantsi ahal izango zaizkio, eta pantaila bakoitzean eduki ezberdinak izateko aukera eskainiko du.

Botoi urdina

Hori horrela, kate batzuetan botoi gorria agertzen den modura, irailaren 25ean ETB1 edo ETB2 sintonizatzen denean, mezu bat agertuko da pantailan, urrutiko agintean botoi urdina sakatu eta eduki gehigarriak jasotzeko aukeraren berri emateko. Besteak beste, aukeratutako emaitzen grafiko gaurkotuak eta telebista bidez ikusten ari ez den zuzeneko seinalea ikusi ahalko dira (egoitza politiko bakoitzeko irudiak, aldi berean, esaterako), sare sozialetako jardueraren berri jaso, eta abar. Hori guztia, erabiltzaileak bere gustura moldatuta.

Hori eskaini ahal izateko, Miramongo Parke Teknologikoan dagoen Vicomtech-IK4 ikerketa aplikaturako zentroak eskainitako euskarria erabiliko du EiTBk. Zentro horrek mundu osoko ikerketa zentroekin harremanetan dauden 100 ikertzaile baino gehiago ditu, eta GraphicsMedia.net nazioarteko aliantzaren barnean dago.

Aukera horiek jasotzeko moduko telebista baduzu, eta hauteskunde gauean zerbitzu hori nola erabili behar den jakin nahi baduzu, tutoretza-bideoan informazio gehiago jasoko duzu.

go jasoko duzu.

go jasoko duzu.

go jasoko duzu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena