Teknologia
Facebook BIDEOA
eitb.eus
Laster, munduko sare sozialik handienak bideoak offlinean ikusteko aukera eskainiko du.
Facebook bideoa. Argazkia: Creative Commons- Unripe Content
Facebookek bideoaren alde egiten ari den apustua nabarmena da oso. Munduko sare sozialik handienak, offlinean bideoak ikusteko aukera eskainiko du laster, Youtubek ere egiten duen antzera.
zalantzarik gabe sarearen etorkizun hurbila bideoan oinarrituko da, izan ere, erabiltzaileen artean dokumentu multimedia erabiliena da.
Offlineko zerbitzu berri hau frogen fasean dago eta oraingoz erabiltzaile gutxi batzuek frogatuko dute funtzio berria. Uztailaren 11tik aurrera Indiako talde txiki batekin hasiko dituzte frogak.
Konpainiaren arabera, India herrialde egokiena da funtzio berri hau probatzeko Interneterako konexio mugatua izaten dutelako. Gainera, indiar gehienek erabiltzen duten teknologiagatik, ekoizten dituzten bideo gehienak kalitate eskasekoak dira beraz, pisu gutxiago dutenez, maneiagarriagoak izaten dira.
Bideoek geroz eta garrantzi handiagoa daukate sarean, batez ere, zuzeneko bideoek. Ostegun honetan adibidez, Facebook Live-n bidez eskainitako zuzeneko bati esker, Minessotan (AEB) arraza zuriko polizia batek, arraza beltzeko gazte bat nola tirokatzen zuen ikusteko aukera izan zen.
Geroz eta garrantzi handiagoa daukate baina, Facebook ez da bakarra bideoen merkatuan. Periscope, Twitterren streaming zerbitzua geroz eta indartsuagoa da erabiltzaileen artean.
Facebooken aurreratu duenez, offline zerbitzu berriak baldintza batzuk izango ditu segurtasuna eta pribatutasuna babesteko. Batetik, ez du utziko aplikazioaren kanpotik bideotara sartzen eta bestetik, erabiltzaileen eta orrialdeen bideo originalak deskargatu ahalko dira soilik.
ko dira soilik.ko dira soilik.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa