Teknologia
EITB ALBISTEAK FACEBOOKEN
X. CASADO | EITB.EUS
Facebookek erabiltzaileen horman erakusten dituen edukien algoritmoa aldatu du. EiTBko albisteak beti bezala ikusten jarraitzeko, ondoengo bi pausu errazak egin behar dira.
EITBko albisteak Facebooken beti bezala ikusten jarraitzeko gida Argazkia: Spencer E Holtaway
Facebooken 1.650 milioi erabiltzaileek jada ez dute lehen zeukaten irisgarritasun berbera gaurkotasunezko informaziora, izan ere, munduko sare sozialik handienak, 2016ko ekainaren 29an iragarri zuenaren arabera, erabiltzaileen hormetan erakusten den edukia aukeratzen duen algoritmoa aldatu du. Orain, ?lagunen eta familiakoen? argitalpenak lehenetsiko dituzte eta albiste-medioen argitalpenak bigarren mailara lekualdatu dute.
Adam Mosseri, Facebookeko presidenteordearen arabera, ?Jendearentzat interesgarriagoak diren edukiak erakustea da helburua", eta eduki interesgarri horiek ?lagunenak edo familiakoenak? direla, gaineratu zuen.
Erabaki honek, sare sozial honen bitartez gaurkotasunezko gaiez informatzen diren erabiltzaileei eragin liezaieke. Ondoren azaldutako bi pausu jarraituz gero, EiTBko albisteak beti bezala agertuko dira Facebookeko hormetan.
BI URRATSETAN
Ordenagailuko nabigatzailean edo smartphonean, bi klik eginda EiTBko albisteak beti bezala ikusi daitezke.
1.- ?EiTB Albisteak - Noticias EiTB? orrialdean kurtsorea ?Atsegin dut? botoiaren gainean jarri, eta menu bat zabalduko da jarraian.
2.- ?Lehenengo ikusi? aukera markatu berrien jarioan.
Eginda!
Bestalde, ?Atsegin dut? botoiarekin zabaltzen den menuan, jakinarazpenen atalean ?editatu? sakatu eta bertan dauden aukera guztiak aukeratzen badira, EiTBko albisteetarako irisgarritasuna hobetzen da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa