Teknologia
Bat-bateko mezularitza
Eitb.eus
Segundo bakoitzeko 1,100 telefono dei egiten direla esan nahi du horrek. Gainera, zerbitzua hobetzeko asmoz berrikuntzak prestatzen ari dira.
Whatsapp. Argazkia: EFE
Whatsapp bat-bateko mezularitza zerbitzuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, egunero 100 milioi telefono dei baino gehiago egiten dira aplikazio horrekin.
Era berean, kopuru hori “ikaragarria” dela gaineratu du konpainiak. Izan ere, segundo bakoitzeko 1,100 telefono dei egiten direla azaldu du ohar horretan.
Halaber, “beste herrialdeetan daudenekin edota idatziz azaldu ezin daitezkeen gertaerak azaltzeko tresna paregabea” dela ziurtatu du Whatsappek.
Horregatik, zerbitzua “hobetzeko” asmoz une hauetan prestatzen ari diren berrikuntzak datozen hilabeteetan aurkeztuko dituztela esan du konpainiak.
Whatsappek 2015eko martxoan aktibatu zuen deiak egiteko aukera, baina hasierako asteetan gonbidapena jasotzea beharrezkoa zen. Hala ere, handik gutxira erabiltzaile guztiei eman zieten deiak doan egiteko aukera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa