09:26

Teknologia

Aplikazioa

Google Mapsen funtzio guztiak, 'offline'

agentziak | erredakzioa

Orain arte posible zen mapak deskargatzea, baina ez zuen argibiderik edo bilaketak egiteko aukerarik ematen.

  • Gasteiz, Google Mapsen.

    Gasteiz, Google Mapsen. Argazkia: Google Maps

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Google Maps aplikazioan egindako azken eguneratzeari esker, erabiltzaileek mapak deskarga ditzakete eta, gero, Interneteko konexiorik gabe erabili, funtzio guztiekin, Googlek iragarri duenez.

"Hemendik aurrera munduaren zati baten mapa deskarga daiteke sakelakoan, eta hurrengo batean, konexiorik izan ez arren, Google Mapsek berdin-berdin funtzionatuko du, arazorik gabe", azaldu du enpresak blog ofizialean.

Oraingoz, Android sistema eragilean soilik dago erabilgarri funtzio berria, eta erabiltzaileek helbideak pausoz pauso jaso ahal izango dituzte, helmuga zehatzak bilatu, eta informazio erabilgarria aurkitu (denda baten ordutegia, adibidez).

Orain arte, mapak deskargatzeko aukera bazegoen, baina ez zuen argibiderik edo bilaketak egiteko aukerarik ematen.

Enpresak gogorarazi duenez, munduko herritarren % 60k ez dute Interneteko sarbiderik, eta askok eta askok kalitate txarrekoa dute. Horregatik, biztanleriaren gehiengoak ez du informazioa azkar eskuratzeko aukerarik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena