09:45

Teknologia

Nobedadea

Facebook sare sozialak 'Ez dut gogoko' botoia izango du laster

Eriz Lotina | eitb.eus

Aukera horri urteetan zehar uko egin ondoren, eskaeraren aurrean amore eman du Facebookek. Botoi berriarekin erabiltzaileek enpatia adierazteko aukera izango dutela esan du Zuckerbergek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Ez dut gogoko', ingelesez, Dislike, Facebook sare sozialaren berritasun nagusia izango da laster, atsegin ez dugun zerbait adierazteko botoia.

Mundu osoan 1.550 milioi erabiltzaile inguru ditu sare sozial ezagunak. Funtzio batzuetan diseinu berria izango du laster, besteak beste, sentimenduak adierazteko aukera gehiago izango ditu, Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari delegatuak baieztatu duenez.

Menlo Parkeko (Kalifornia) egoitzan egindako galdera-erantzun saio batean, botoi berriarekin erabiltzaileek enpatia adierazteko aukera izango dutela esan du 31 urteko ekintzaileak.

Eskakizun etengabea

Aukera horri urteetan zehar uko egin ondoren, eskaera etengabearen aurrean amore eman du sare sozialak. 2009an Facebookek 'Atsegin dut' botoia sortu zuenetik'‘Ez dut gogoko' erabiltzaileen eskakizun etengabea izan da.

“Jendeak urteak eman ditu eskatzen. Gaur egun berezia da bai, lanean ari garela eta probak hasteko zorian gaudela baieztatu nahi dut”, azaldu du Zuckerbergek.

'Ez dut atsegin' botoiarekin batera sentimenduak adierazteko aukera gehiago izan daitezke, baina Facebook ahalik eta lañoen mantendu nahi dutela azpimarratu du kontseilari delegatuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena