Teknologia
Erabiltzeko 128.000 toki
Doako WiFi sare handiena sortu du Euskaltelek EAEn
Erredakzioa
Euskaltel WiFi garatu du konpainiak. Horretarako, Euskadi osoan zabaldu duen zuntz optiko sareak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ditu konpainiak.
Doako WiFi sare handiena martxan jarri du Euskaltelek EAEn. Bezeroek zerbitzua erabiltzeko 128.000 toki izango dituzte kaleetan. Doako zerbitzua izango da eta Euskalteleko bezero guztiek erabili ahal izango dute modu automatikoan.
Fernando Ojeda Euskalteleko zuzendari nagusiak eta Koldo Unanue konpainiako Marketing zuzendariak proiektua aurkeztu dute Donostian.
‘WiFi is in the air’ izenburupean, egitasmoaren lehen esperientziak duela gutxi egin zituen Euskaltelek Ordizian, Arrasaten, Lazkaon eta Beasainen. Emaitza “oso onak” lortu zituzten; izan ere, lau bezerotatik batek aplikazioa deskargatu zuten aurreneko 15 egunetan.
400.000 bezero
Guztira, 400.000 bezero baino gehiagok Internet sarbidea izango dute Euskadiko WiFi sare handienaren bidez. Euskaltel WiFi garatu du konpainiak. Horrela, abiadura handiko konexioa unibertsal bihurtu nahi du operadoreak.
Horretarako, Euskadi osoan zabaldu duen zuntz optiko sareak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ditu konpainiak. Euskaltelek aldi berean telefonia finkoa eta mugikorra, Banda Zabaleko Internet eta Telebista Digitala eskaintzen ditu zuntz optiko sarearen bidez.