12:33

Teknologia

Taxiaren alternatiba

Nork maite du Uber?

EIDER GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Aplikazioaren jarduera behin behinean etetea erabaki du Espainiako Estatuak eta jada galarazita dago Herbehereetan edo Indian. 50 herrialdetako 250 hiritan, ordea, legezkoa da.

  • Uber

    Taxiaren alternatiba dela defendatu du hasieratik Uberrek. Argazkia: blog.uber.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uber gidari partikularren autoak alokatzeko aplikazioaren legezkotasuna zalantzan dago azkenaldian. Atzo bertan, Espainiako Estatuan aplikazioaren jarduna etetea erabaki zuen Madrilgo epaitegi batek. Hainbat lekutan debekatuta dago zerbitzua, baina legezkoa da 50 herrialdetako 250 hiritan.

2009an San Frantziskon (AEB) sortua, Googlen edo Goldman Sachsen babes ekonomikoa du eta denbora gutxian, mundu zabalean hedatzea lortu du. Izan ere, duela urtebete, 21 herrialdetako 61 hiritara mugatzen zen bere zerbitzua. Hedatze horrekin batera, ia maila berean, gatazka judiziala izan du Uberrek. Taxi-gidariek, euren lana mehatxupean ikusita, gurutzada hasi dute aplikazioaren kontra.

Hau da aplikazioaren egoera, herrialdeka:

AEB. 100 hiritan normaltasun osoz eskaintzen dute zerbitzua. Dena dela, auzia epaitegietan da Portlanden (Oregon), San Frantziskon eta Los Angelesen (Kalifonia). Las Vegasen debekatuta dago aplikazioa, taxi-gidariek lobby indartsua baitute han.

Kanada. 2012tik aplikazioa indarrean dago Toronton eta Montrealen, baina Vancouverreko eta Ottawako udal gobernuak kontra azaldu dira. Azken hiri honetan Uberren bidez autoa eskaini zuten bi gidariri isuna jarri zieten.

India. Orain gutxira arte, 11 herrialdetan eskaini dute zerbitzua. Berriki, baina, New Delhi hiriburuan debekatu dute, aplikazioan zerbitzua eskaintzen zuen gidari batek emakume bat bortxatu duelakoan. Hyderabad herrian ere, India hegoaldean, aplikazioa galaraztea ebatzi dute asteazken honetan.

Hego Amerika Carlos Slim enpresaburu ezagunaren America Movil telefonia konpainiarekin aliantza estrategikoa izenpetu berri du Uberrek. Mexikon, Brasilen eta Kolonbian erabil daiteke.

Belgika. Apirilean aplikazioa debekatzea erabaki zuen Bruselako epaitegi batek, lehen aldiz Europan. AEBko konpainiak erabakia errekurritu eta herrialdean zerbitzua berrezartzea lortu zuen. Aplikazioa berme guztiekin erabiltzeko legea prestatzen dabil orain gobernua.

Herbehereak. Hagako epaitegi batek Uber galarazi berri du eta debekua urratzen duenarentzat 100.000 euro arteko isunak aurreikusi ditu.

Frantzia. Legearen zirrikitu bat aprobetxatuta, sei hiritan dago Uber indarrean, eta 160.000 lagunek erabiltzen dute. Pariseko Merkataritza Auzitegiak ostiralean ebatzi beharko du UberPOP filiala bertan behera utzi edo ez.

Espainia: Madrilgo Merkataritza Auzitegiak Uberren jarduera guztiak eten zituen atzo, gidariek lan hori egiteko baimenik ez dutela eta lehia bidegabea dela argudiatuta.

Austria. Limusina zerbitzuak eskaintzen dituzten eta bidaiariak garraiatzeko lizentzia duten lagunek eskaintzen dute zerbitzua, ez gizabanakoek. Hartara, taxi-gidariekin izan daitezkeen liskarrak saihestu dituzte.

Alemania. Zerbitzua zabalduen dagoen Europako herrialdea da. Berlinen, Hamburgen, Munichen, Frankfurten edo Dusseldorfen dago eskuragai zerbitzua eta beste zazpi udalerritan jartzea aztertzen ari da Uber. Alemaniak ez omen du argi zein trataera judizial eman behar dion aplikazioari. Frankfurteko epaitegi batek legez kanpo utzi zuen aplikazioa baina bi aste geroago, bertan behera utzi zuen erabakia.

Reino Unido e Irlanda. Garraiobide publikoaren eta taxi zerbitzuaren araudia beraren menpe dago Uber.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena