Teknologia
Espazioa
Erredakzioa
Moduluak 16:02ean lur hartu du. Unibertsoaren sorkuntzari buruzko misterioak argitu nahi dituzte zientzialariek.
Bideoak (3)
audioak (1)
‘Philae’ moduluak 67/P Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartu du aparteko arazorik gabe. Dispositiboak hilabeteak emango ditu bertan kometa aztertzeko.
Europako Espazio Agentziak (ESA) gaur Darmstadt Alemaniako hirian duen egoitzatik jakitera eman duenez, lurreratzea 16:02ean izan da.
Lehentxeago, Rosetta espazio-ontziko Philae moduluak espazio-ontzia utzi du. Modulua 10:03an bereizi da espazio-ontzitik.
Agilkia izeneko eremuan lur hartu du ontziak, kilometro koadro bateko azalera duen inguru harritsu batean.
Moduluak bi egun eta erdirako autonomia izango du, eta horien ondoren, eguzki paneletatik jasotako argiaren bidez sortutako energiaren arabera jarraitu ahal izango du. Kometaren hautsak panel horiek ez estaltzea espero dute.
Rosetta 2004ean atera zen Lurretik, eta lehenengo aldiz kometa baten gainazala aztertzea du helburu. Izan ere, zientzialariek uste dute planetetakoa baino material primitiboagoa aurkituko dutela bertan, eta horrek Unibertsoaren sorkuntzari buruzko misterioak argitzen lagunduko duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa