10:04

Teknologia

Mugikorretako aplikazioak

Zer da Uber eta nola erabiltzen da?

L.E. |eitb.com

Gidari ez profesionalak eta bezeroak harremanetan jartzeko aplikazioak hautsak harrotu ditu, batez ere taxi gidarien artean, "lehia desleiala" egiten diela argudiatuta.

  • Uberrek egunean 350.000 bidai egiten ditu mundu osoan. Argazkia: Uber.

    Uberrek egunean 350.000 bidai egiten ditu mundu osoan. Argazkia: Uber.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uber gidaria barne duten autoak alokatzeko zerbitzua errazteko jaio zen zerbitzua da. Ohiko taxien antzera erabiltzen da, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak.

Gauzak horrela, edozein gidarik bere autoa jendea garraiatzeko erabil dezake, Uberren baldintzak bete eta oniritzia jaso ostean.

Bitxia bada ere, eta bezeroen arabera, Uber erabiltzea taxian joatea baino garestiagoa da, baina bezeroek jasotzen duen arreta eta zerbitzuak ematen duen erosotasunak erabiltzaileek askotan Uberren alde egitea dakar.

Aplikazioa

Plataforma smartphonentzako aplikazio baten bidez erabiltzen da. GPSa erabili, bezeroa non dagoen ikusi eta inguruan erabilgarri dituen autoen eta gidarien berri ematen du.

Gidariak mugikorrean jasotzen du informazio guztia: bezeroaren eskaera, non dagoen, haraino nola iritsi eta bidaiaren zenbatekoa kobratzeko sistema ere badu, erabiltzaileak berak aplikazioari lotutako kreditu txartelaren bidez. Ez dago eskuko dirua erabiltzeko aukerarik.

Segurtasuna eta kalitate kontrola

Uberrek kalitate sistema propioa du, bidaiaren konfiantza, zerbitzuaren kalitatea eta intzidentzien kudeaketa kontrolatzeko.

Segurtasunari dagokionez, gidariaren historiala eta gidatzeko gaitasuna aztertzeko neurriak ditu Uberrek. Bidaia egin ostean, bezeroak zerbitzua eta gidariaren maila adierazteko aukera du. Gidariak berak ere bezeroari nota jartzen dio.

Hedapen handia

Uber San Franciscon sortu zen, Kalifornian, 2009an, hiriko taxi zerbitzuaz gain bezeroei beste aukera bat emateko.

Europako 28 hiritan, AENetako, Mexikoko eta Kanadako 68tan, eta Hegoamerikako, Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako beste zenbait hiritan erabilgarri dago.

350.000 bidaia egunean

Azken datuen arabera, Uberrek 350.000 bidaia egiten ditu egunean, bost kontinentetan.

Aplikazioa eskuragarri dago Apple etxeko App Store atarian eta Google Playen (Android sistema erabiltzen duten gailuentzat).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena