Teknologia
Gardentasun txostena
Erredakzioa
Konpainiak azaldu duenez, datuen eskakizunen % 79 Gobernu estatubatuarrak egin zituen eta, batik bat, IP helbideak eta helbide elektronikoak eskatu zituzten.
Etxe Zuria. Argazkia: EFE
Twitterrek argitaratu duen gardentasun txostenean irakur daitekeenez, AEBek eskatzen diote sare sozialari beste inork baino informazio gehiago erabiltzaileen inguruan.
Urteko lehen sei hilabeteetan, Twitterrek azaldu duenez, agintari federal estatubatuarrek 1.319 erabiltzaileren datuak jasotzeko 902 eskakizun egin dituzte. Iazko lehen sihilekoan, 815 egin zituzten.
902 eskakizun horietatik (gehienak agindu judizialak izan dira), % 67 argitaratutako informazio zehatz baten ingurukoak ziren.
Konpainiaren datuek erakutsi dutenez, eskakizunen % 78 AEBetako Gobernuak egin zituen, batik bat, IP helbideak eta helbide elektronikoak eskatzeko.
Guztira, 25 herrialderen 1.157 eskakizun jaso ditu Twitterrek.
AEBen atzetik, eskakizun gehien egin dituzten herrialdeak hauek dira: Japonia (87), Erresuma Batua (26), Brasil (22), Italia (22), Frantzia (18) eta Espainia (13).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa