12:43

Teknologia

Mugikorretarako troiarrak

Android sistema duten mugikorren % 99k segurtasun akatsa dute

Erredakzioa

Android sistema eragilearen 1.6 bertsiotik (Donut) aurrera duten mugikorrek dute aipatu arazoa, hau da, ia guztiek.

  • Android sistema duten mugikorren % 99k birusak izan ditzakete.

    Android sistema duten mugikorren % 99k birusak izan ditzakete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Komunikazioaren Teknologien Institutuak (Inteco) gaur jakinarazi duenez, Android sistema eragilea duten mugikorren % 99k segurtasun akats bat dute. Hala, aplikazio faltsuak jaitsiz gero troiarrak sar daitezke sakelakoetan.

Iruzurgile batzuek aplikazioak faltsutzen dituzte, sistema eragileari iruzur egin eta originalak balira bezala aurkezteko. Horrela, troiarrak zabal ditzakete mugikorretarako aplikazioak deskargatzerakoan, sistema eragileak ez baititu detektatzen, Intecoren esanetan.

Android sistema eragilearen 1.6 bertsiotik aurrera (Donut) duten mugikorrek dute aipatu arazoa, hau da, ia guztiek.

Intecoren arabera, printzipioz Androiderako antibirus sistemek birusen kode maltzurrak eguneratu ohi dituzte. Hori dela eta, mugikorretan antibirusen bat instalatzea gomendatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena