Teknologia
Konfirmatuta
Erredakzioa
WhatsAppeko zuzendari exekutiboak azaldu duenez, zurrumurruak faltsuak ziren: gezurra da aplikazioak doakoa izaten jarraituko duela Androiden erabiltzaileentzat.
Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute WhatsApp izateko. Argazkia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Asteartean, WhatsApp konpainiak atzera egin zuela eta Androiden erabiltzaileei aplikazioagatik kobratuko ez ziela argitaratu zen Interneten. Azkenean, zurrumurruak faltsuak ziren: gezurra da aplikazioak doakoa izaten jarraituko duela Androiden erabiltzaileentzat.
Jan Koum WhatsAppeko zuzendari exekutiboak Vadejuegos.com webgunean azaldu duenez, zurrumurruak faltsuak ziren: gezurra da aplikazioak doakoa izaten jarraituko duela Androiden erabiltzaileentzat.
Azken asteetan, Androideko erabiltzaile batzuek WhatsApp zerbitzua iraungiko zitzaiela jakinarazteko mezu bat jaso zuten. WhatsAppen webgunean argitaratu zutenaren arabera, erabiltzaileek 89 zentimo ordaindu behar zituzten beste urtebeteko lizentziagatik.
Hala ere, WhatsApp ez da inoiz guztiz doakoa izan Googleren sistema eragilearen bezeroentzat. Zerbitzuaren instalazioa eta urtebeteko lizentzia doakoak ziren orain arte, baina ondoren erabiltzaileak 89 zentimo ordaindu behar zituen. Aplikazioaren konfigurazio atalean ere hala jasotzen du.
Orain arte, aplikazioak beste urtebete luzatzen zuen lizentzia. Hori dela eta, erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu behar izan.
Mezuak bidaltzeko aplikazioen arteko lehia geroz eta handiagoa da. WhatsApp gehien erabiltzen dena izan arren, Spotbross eta mezuak bidaltzeko Androiderako beste hainbat aplikazio topa ditzake erabiltzialeak Google Playn eta App Storen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa