12:05

Teknologia

'WhatsApp euskalduna'

WhatsApp ordaintzen denetik, Spotbrosek egunean 20.000 kide berri ditu

Erredakzioa

http://cms.eitb.lan/cms/formulario.php?idFormulario=1&idContenido=1281612#tag

Spotbros berehalako mezularitza zerbitzuko bazkideek berretsi dutenez, "doakoa da eta ez da inoiz ordaindu beharko".

  • Spotbros.

    Spotbros zerbitzua. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Spotbros berehalako mezularitza zerbitzuak, "WhatsApp euskaldunak", milioi bat erabiltzaile lortu diru eta WhatsApp zerbitzua ordaindu behar denetik, egunero 20.000 erabiltzaile berri eskuratu ditu.

"2012ko urrian ofizialki merkatura atera ginenetik, hazkunde maila oso ona lortu genuen, zerbitzu ziurra eskaintzen dugulako, baina orain asko nabaritu dugu WhatsApp zerbitzua jada ez dela doakoa", esan du Fenrnado Calvo bilbotarrak, konpainiako bost bazkideetako batek (guztiak euskaldunak).

Aurtengo erronka hiru milioi erabiltzailetara iristea da, eta batez ere "Hego Ameriketara iristea". Bertan ere sartzen ari direla nabarmendu dute, batez ere "ahoz aho" ezaguna egiten ari delako, publizitatean inbertsiorik egin gabe. Horregatik, ildo horretan "esfortzu" bat egingo dutela esan dute.

Une honetan, erabiltzaileen % 70 Espainian bizi dira. % 14 Mexikon, % 8,2 Venezuelan eta % 4 Kolonbian.

Aplikazioa doakoa dela eta beti horrela izango dela azpimarratu du Calvok, "gure negozio eredua ez delako pertsonen arteko komunikazioan bakarrik oinarritzen, enpresekin ere hitz egin ahal izateko aukera bultzatzen dugu".

Enpresekin txata izatea da zerbitzuaren berrikuntzetako bat, baina ez bakarra.

"Shout" (oihua) beste erabiltzaile batzuei galderak egiteko bidea da. Hau da, jatetxeetako helbideak galdetzeko, esaterako. Gainera, "spot" zerbitzuarekin, gai zehatz baten inguruan edozein erabiltzailerekin hitz egin ahal izango da, kide mugarik gabe.

Krisi ekonomikoarekin, spot horietako bat "denboraren bankua" izan dela esan du Calvok. "Lorategia konponduko dizut, eta trukean, zuk etxe-aldaketarekin lagunduko nauzu" bezalako proposamenak daudela azaldu du, baita lan eskaintzak ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena