Teknologia
Tolosan
Gipuzkoa Encounter Euskadiko superdenagailurik handiena bihurtu da
Erredakzioa
Informatikaren eta bideo-jokoen 600 zalek ekimenez beteriko asteburuaz gozatzeko aukera izango dute aurtengo topaketan.
Beste urte batez, Tolosako Usabal kiroldegiak Gipuzkoa Encounter jaialdia hartuko du. Informatikaren zein bideo-jokoen 600 zalek zazpigarren edizio horretaz gozatzeko aukera izango dute.
Hiru eguneko iraupena izango du, ostiraletik igandera arte. Egun horietan, antolatzaileek parte-hartzaileen enpresa-proiektuei bultzada bat ematea dute helburu. Hori dela eta, antolatutako ekimen ugari informatikaren eta bideo-jokoen merkatuan eskaria dagoen aukera profesionalak sortzeko bideratuta daude.
Ekimen guztiak jende guztiari zuzenduta daude, eta doakoak izango dira. Martxoaren 2an bideo-jokoen munduan berdintasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Hala, PantallasAmigas euskal elkartea aisialdirako mundu horretan generoen rolei buruzko hausnarketak bideratzeaz arduratuko da. Horrekin batera, Internet bidezko erasoei eta sexismoari buruz arituko dira, besteak beste.
Partehartzaileen batez-besteko adina 29 urtekoa da, eta % 88a gizonezkoak dira. Jatorriari dagokionez, gehiengoa Euskadi eta Nafarroatik dator, nahiz eta % 13a Kantabria, Madril, Asturias, Galizia eta Kataluniatik etorri den.
Euskadiko superordenagailurik potenteena gainditzen du
Gipuzkoa Encounterreko zazpigarren edizioan dauden 450 ordenagailuek Euskadiko superordenagailu handienak duen potentzia gainditzen dutela azaldu dute antolatzaileek. Disko gogorrean, guztira, 700 terako memoria (1000GB) daukate, eta RAM memorian, 1,8 tera. Gainera, prozezatzeko ahalmena 4.500 GHz-koa izango dela aipatu dute.