Teknologia
Twitter kontua
Erredakzioa
Ingeleseko kontuan (@pontifex) 750.000 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu gaur, eta gaztelerazkoan (@pontifex_es) igoera 200.000 ingurukoa izan da.
Aita Santua. Argazkia: EFE
Benedicto XVI Aita Santuak bere lehen pausoak eman ditu gaur Twitter sare sozial ezagunean. @pontifexkontutik bidali du bere lehen txioa, eta ordu gutxitan ikaragarri hazi da horren jarraitzaile kopurua Twitterren.
Ratzingerrek 11:28 inguruan argitaratu du lehen txioa eta honela zioen mezuak: "Lagun maiteok, poz handia da niretzat zuekin Twitterren elkartzea. Eskerrik asko zuen erantzunarengatik. Bihotzez bedeinkatzen zaituztet".
Hori izan da momentuz Aita Santuak berak idatzi duen mezu bakarra, ondorengoak haren laguntzaileek idatzi baitituzte.
Lehen txioa argitaratu eta bi ordura, ia 1.000.000 jarraitzaile gehiago izatea lortu du Aita Santuak, zortzi hizkuntzatan dituen profilak kontuan hartuta. Ingeleseko @pontifex kontuak 750.000 jarraitzaile berri baino gehiago lortu ditu gaur, eta gaztelerazko @pontifex_es kontuak 200.000 baino gehiago.
Hasierako agurraren ondotik erabiltzaileen bi galderari erantzun die Aita Santuak, eta eguna amaitu aurretik hirugarren galdera bat erantzungo du. Twitterren kontua izango zuela iragarri zuenetik hainbat galdera bidali dituzte erabiltzaileek, eta horien artean hiru aukeratu dituzte gaur erantzuteko.
Aita Santuaren twitter kontua abenduaren 3an aurkeztu zuten jendearen aurrean, eta Eliza mundu digitalean egotea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen.
Kontuak 8 hizkuntzatan
@pontifex da Aita Santuaren profil ofiziala, baina zortzi hizkuntzatan idatziko duenez, beste hauek ere sortu dituzte: @pontifex_es, @pontifex_it, @pontifex_pt, @pontifex_de, @pontifex_pl, @pontifex_ar eta @pontifex_fr.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa