Politika
Gabonetako ordainsaria
Erredakzioa
Langile publikoak babesteko, alderdia "ikerketa juridiko sakonak" egiten ari dela iragarri du Ortuzarrek.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Estatuaren "eskumenen urraketen aurrean", alderdiak autogobernuaren defentsa egingo duela iragarri du Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidenteak, eta Jaurlaritza hartzerakoan, funtzionarioen aparteko ordainsariarekin ere gauza bera egiten jarraituko dutela esan du.
Halaber, langile publikoak babesteko eta ordainsaria emateko ordena sinatzen dutenen gaitasungabetzea ekiditeko, "ikerketa juridiko sakonak" egiten ari direla azaldu du.
Europa Pressi egindako elkarrizketa batean, gogor kritikatu du arduradun publiko batek "beste erakundeetako ordezkariei mehatxu egitea".
EAJren Bizkaiko presidentea aparteko ordainsariarekin piztu den polemikaz mintzatu da, izan ere, asteartean, Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ematea erabaki zuen, Rajoyren lege dekretua egonagatik ere.
Ildo honetan, Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatu idazkariak erabakia "legez kanpokoa" zela esan zuen eta Konstituzionalera joko zutela iragarri zuen. Halaber, ordainsaria emateko ordena sinatzen duenak "Gobernuaren epaiketa" izan dezakeela ohartarazi du eta "7-10 urte arteko gaitasungabetzea" jar diezaioketela esanez mehatxu egin du.
EAJ Espainiako Gobernuaren erabakiarekin ados ez dagoela esan du Ortuzarrek eta "Euskadik neurri hori hartu ala ez erabakitzeko eskumena" duela gaineratu du.
"Beti defendatu izan dugu lan arloan eta lan harremanen esparruan autogobernu ahalmena, horregatik, auzi honetan ere, berdin jokatuko dugu", esan du.
EAJren Bizkaiko Aldundiaren erabakiaren inguruan (ekaineko ordainsaria urtarrilera aurreratuko du) Jaurlaritzarekin alderatuta beste "egoera juridiko ezberdin" bat duela ekarri du gogora.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa