Politika
ITZALALDIA
AGENTZIAK | EITB Media
Argindarraren % 100 berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.
Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik. Argazkia: EFE
Asteleheneko itzalaldiaren ondotik Nafarroan ezarritako larrialdi-egoera bertan behera gelditu da. Horixe erabaki du Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilaria buru duen Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.
Argindarraren % 100 eta telefono horniduraren % 98 berrezarri dela egiaztatu ondoren hartu du erabakia Larrialdietako Aholku Batzordeak, SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jakinarazi duenez.
Itzalaldiaren ostean, larrialdi-egoeraren bigarren maila onartu zuen Nafarroako Gobernuak, eta asteartean lehen mailara jaitsi zuen.
Hala ere, krisi kabinetearen arreta handiena izan duten egoerak monitorizatzen jarraituko du Nafarroako Gobernuak.
Halaber, atzo, foru gobernuak iragarri zuen pasa den astelehena eta asteartea baliogabeak izango direla administrazio mailan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa