08:50

Politika

KANTABRIA

Etxean egindako lehergailuak jaurti dituzte PSOEren Santanderko egoitzan, memoriaren aldeko ekitaldi batean

agentziak | eitb media

Kaputxadun batek etxean egindako lehergailuarekin betetako bi botila jaurti ditu, eta egoitzaren sarrera nagusian lehertu dira, zauriturik eragin gabe.

  • PSOEren Santanderko egoitzaren sarrera nagusia. Argazkia: EFE

    PSOEren Santanderko egoitzaren sarrera nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kantabriako PSOEk Espainiako Polizia Nazionalaren aurrean salatu duenez, kaputxadun pertsona batek etxean egindako lehergailuarekin betetako bi botila jaurti zituen atzo Santanderreko egoitza sozialistaren aurka, memoria demokratikoaren aldeko ekitaldi bat egiten ari zirenean.

Egoitzaren sarrera nagusian lehertu ziren bi botilak, eta ez zen inor zauritu. Izan ere, ekitaldian parte hartzen ari zen pertsonetako batek botilak hartu eta kanpora bota zituen, lehertu baino lehen, PSOEk jakitera eman duenez.

Botilekin batera "errebantxa gezurrei aurre egin, PSOE = Satanas" zioen mezua irakur zitekeen.

70 bat pertsona ari ziren parte hartzen "Memoriatik errespetura" izeneko ekitaldian, tartean Pedro Casares PSOEren Kantabriako idazkari nagusia, Zoraida Hijosa Memoria Demokratikoko Biktimen Arretarako zuzendari nagusia eta Antonio Santoveña historialaria.

 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen