13:59

Politika

bilera-sorta

Bengoetxeak aurrekontu handiagoa eskatu du EHUko azpiegiturak indartzeko

EITB MEDIA

EHUko errektoreak aurreikusi duenez, bat eta bi milioi euro artean handitu beharko litzateke diru-partida eraikinetan dauden arazoak konpontzeko. EH Bildu, PP eta Sumar alderdiekin bildu da asteazken honetan Bengoetxea, eta horrela amaiera eman dio alderdi politikoekin egindako bilera-sortari.

  • Jose Ramon Bengoetxea EHUko errektorea, gaurko agerraldian. Irudia: EITB Media

    Jose Ramon Bengoetxea EHUko errektorea, gaurko agerraldian. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joxerra Bengoetxea EHUko errektoreak ziurtatu du EH Bilduren, PPren eta Sumarren babesa jaso duela, azpiegiturak konpontzeko beharrei aurre egiteko aurrekontu handiago baten eskarian. Bengoetxeak zehaztu du batez ere Leioako Kanpusean (Bizkaia) dagoela beharra, eraikinetako batzuk "arazo larriak dituztelako eta arriskutsuak izan daitezkeelako".

Asteazken honetan eman dio amaiera EHUko errektoreak Legebiltzarreko talde politikoekin egiten ari den bilera-sortari. Batzar horietan, besteak beste, unibertsitatearen erronkez mintzatu dira, baita errektoretza berriak dituen asmoez ere. Hala, gaurko hiru hitzorduekin, alderdi politiko guztiekin bildu da Bengoetxea, Voxekin salbu.

Errektorearen kalkuluen arabera, milioi bat eta bi milioi euro gehiago beharko dira aurten EHUko hainbat eraikinetan dauden arazoei aurre egiteko. Nolanahi ere, adierazi du buruhauste handienak Leioako campusean daudela.

Premia horiek Eusko Jaurlaritzari ere helarazi dizkiotela azaldu du, eta aurreratu du maiatzaren erdialdean Imanol Pradales lehendakariarekin bilera egingo duela. "Arazo horiei erantzuna emango zaien sentsazioa dugu", gaineratu du.

Unibertsitate pribatu eta publikoaren inguruan dagoen aferaz ere galdetu diote EHUko errektoreari, Espainiako Gobernuak zentro pribatuak sortzeko irizpideak zorroztuko dituela iragarri ondotik. Hala, eta Euskadiko unibertsitate pribatuei buruz duen iritziaz galdetu diotenean, errektoreak erantzun du EHUk "pribatuek betetzen ez dituzten" funtzioak betetzen dituela, hala nola matrikula ordaindu ezin duten ikasleak sar daitezen ahalbidetzea eta bermatzea.

"Unibertsitate publiko gisa dugun postua aldarrikatzen dugu. Euskal sistemaren buru izan nahi dugu eta ez gara unibertsitate pribatuen egoera ebaluatzen hasiko", esan du.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen