12:44

Politika

BARNE HAUTESKUNDEAK

Belarra hautatu dute berriro Podemosen idazkari nagusi, % 90eko babesarekin, eta Montero izango du ondoan

agenTZIAK | eitb media

Idazkari nagusi izendatu berriak azpimarratu du alderdi moreak "zutik" jarraitzen duela Sumarren "ezker otzana"ren aurrean.

  • Montero eta Belarra. Argazkia: EFE

    Montero eta Belarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ione Belarra hautatu dute berriro Podemosen idazkari nagusi alderdiaren bostgarren asanblada orokorrean. Politikari nafarrak % 90eko babesa jaso du bozketan parte hartu duten 27.172 alderdikideen artean, eta aurrerantzean ere Montero izango du aldamenean, bigarren postuan.

Belarra izan zen alderdiaren buruzagitza lortzeko abalak eskuratu zituen hautagai bakarra, eta bigarren agintaldiari ekingo dio, aurrekoan, Pablo Iglesiasen lekua hartzeko, bozketan parte hartu zuten 45.753 kideen artean % 86ko babesa jaso ondoren.

Monterok, hurrengo hauteskunde orokorretarako hautagai izango denak, Estatuko Kontseilu Herritarraren bigarren lekuan jarraituko du.

Idazkari nagusi izendatu berriak azpimarratu du alderdi moreak "zutik" jarraitzen duela Sumarren "ezker otzana"ren aurrean, egungo Espainiako Gobernuarekin desengainua hartu duten herritarrei eskua luzatuko dien hautagaitza bat osatzeko asmoarekin.

Belarrak azaldu duenez, PPren eta PSOEren "ametsa" zen "Ukrainara armak bidaltzea onartzen, 'bai soilik da bai' legearen aurkako erasoaldi judizialaren aurrean beldurtzen eta Gobernuan ezer lortu gabe eta zaratarik egin gabe dagoen ezker otzan batek" ordezkatzea Podemos.

Baina Belarrak aldarrikatu du "sekula ere ez" dutela etsi, eta "zutik" jarraitzen dutela, orain Monterorekin ezkerreko hautagaitza zabala osatzeko asmoz.

Podemos Euskadiko hiru ordezkarik parte hartuko dute Ione Belarraren zuzendaritza berrian. Ondorengoak dira: Maite Gartzia Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren ondokoa, David Rodriguez Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea eta José Manuel de Pablos Bajo Santurtziko zinegotzia.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen