13:54

Politika

GOIALDEKO BORRASKA

Barne kontseilari ohiak esan du teknikariengatik bidali zela berandu alerta mezua, ez Mazonengatik

AGENTZIAK | EITB Media

Valentziako GOIDIaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradas Barne kontseilari ohiak, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.

  • Pradas eta Mazon GOIDIaren ostean Valentziako Gorteetan egindako lehen saioan. Argazkia: EuropaPress

    Pradas eta Mazon GOIDIaren ostean Valentziako Gorteetan egindako lehen saioan. Argazkia: EuropaPress

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Salome Pradas Valentziako Generalitateko Justizia eta Barne kontseilari ohiaren arabera, goi-geruzetako depresio isolatua (goidia) iragartzeko alerta ez zen lehenago bidali teknikariengatik, eta ez Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearengatik. 2024ko urriaren 29 hartan, 20:11n bidali zieten horren berri emateko alerta herritarrei.

Valentziako goialdeko depresioaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradasek, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.

EFE albiste agentziak jakin duenez, epaile aurrean, Barne kontseilari ohiak ukatu egin du presidentearen aginduaren zain egon zela. Horren arabera, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratuko (Cecopi) teknikarien jarraibideak izan zituen kontuan mezua bidaltzeko.

Aurrez, esana zuen ez zuela esperientziarik larrialdien kudeaketan.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen