Politika
Diputatuen Kongresua
Agentziak | EITB Media
Espainiako Gobernuko bazkide parlamentario guztiek bozkatu dute PSOEren ekimen horren alde. Kongresuak onartu ondoren, elkarte frankistak desegiteko legea Senatura igaroko da orain.
Frankisten elkarretaratzea. Irudia: EITB
Diputatuen Kongresuak elkarte frankistak desegiteko PSOEren lege organikoaren proposamena onartu du gaur, Vox eskuin muturreko alderdiaren kontrako botoarekin eta PPren abstentzioarekin.
Espainiako Gobernuko bazkide parlamentario guztiek bozkatu dute PSOEren ekimen horren alde. Ekimen horren bidez, elkartzeko eskubidea arautzen duen lege organikoa erreformatu nahi da, desegiteko arrazoi gisa frankismoaren apologia sartzeko, eta, horrela, araudi hori memoria demokratikoaren legera egokitzeko.
PP abstenitu egin da PSOE kritikatu ostean, haren zuzenketak ez onartzeagatik, "erregimen totalitarioen apologia egiten duten eta biktimak, bereziki terrorismoarenak, gutxiesten dituzten elkarte guztiak" desegin nahi zituelako.
Kongresuak gaur onartu ondoren, elkarte frankistak desegiteko legea Senatura igaroko da orain. PPk gehiengo osoa du ganbera horretan, eta zuzenketak egiteko aukera dago.
Francisco Franco Fundazioa
Lege horrek ez dio eragingo Francisco Franco Fundazioari, fundazio bat delako eta ez elkarte bat, baina Espainiako Gobernuak aurten Justiziaren aurrean desegitea eskatuko du, memoria demokratikoaren legearen beste puntu bat aplikatuz.
Hala ere, Kongresuak onartutako ekimenaren xedeetako bat Francisco Franco Fundazioari elkarte bihurtzeko bidea ixtea da, Nahuel Gonzalez Sumarreko diputatuak osoko bilkuran azaldu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa