Politika
MIGRAZIOA
EITB MEDIA
EH Bilduk eta EAJk araudi berria babestu dute, baina biak ala biak kritiko agertu dira prozesuarekin. Afera politikoki ez erabiltzea eta benetako irtenbideak ematea eskatu dute.
Kongresua, gaur. Argazkia: EFE
Kanarietara inoren laguntza barik iristen diren adin txikiko migratzaileak banatzeko Espainiako Gobernuak onartutako lege dekretua berretsi du gaur Kongresuak. Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdiek aldeko botoa eman dute; eta PPk eta Voxek, kontrakoa.
179 diputatuk babestu dute dekretua, 170ek kontra bozkatu dute eta bakarra abstenitu da. Emaitza horrekin, Atzerritarren Legearen 35. artikulua moldatzen duen testua onartu da. Juntsek eta PSOEk martxoaren hasieran itxitako akordioaren ondoren iritsi da gaurko urratsa.
___________________________________________________________________
Zure interesekoa izan daiteke: Horrela geratuko da adingabeen banaketa, autonomia erkidegoka
___________________________________________________________________
Iazko uztailaren 23an, oso bestelakoa izan zen gertatutako. Orduan, PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariak antzeko testu bat erregistratu zuten, lege-proposamen izaerakoa, baina ez zuen tramitazioko lehen urratsa gainditu, PPk, Voxek eta Juntsek aurka egin zutelako.
Gaur, bozketaren ostean, Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak eta Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministroak hunkiduraz betetako besarkada eman diote elkarri.
Baliozkotze horri esker, Espainiako Gobernuak mekanismo berri hori martxan jartzeko bidean aurrera egin ahal izango du. Lehenengo urtean, 4.000 gazte inguru lekualdatuko dira Kanarietatik, eta 400 inguru Ceutatik —kopuruak oraindik ez daude itxita—, eta aukera emango die hartzeko duten gaitasuna gaindituta duten eskualdeei, hartu beharreko adingabe berriak beste norabaitera bideratzeko 15 egunez.
EH Bilduren aldetik, Jon Iñarritu diputatuak begi onez ikusi du "haurtzaroari begirada bateratua" ematea, "datorren tokitik datorrela", baina kritikatu egin du alderdi batzuek kalkulu politikoa giza eskubideak errespetatzeren gainetik jarri izana. Bestalde, EAJk ere arauaren alde egin du, eta "behin-behineko soluzioetatik harago, irtenbide iraunkorrak emateko" eskatu du.
Hurrengo urratsa Haurrei eta Nerabeei buruzko Konferentzia Sektoriala egitea izango da, apirilaren 28an. Bertan, azkenik, adingabeak birkokatzeko irizpideak ezarriko dira, nahiz eta Espainiako Gobernuak oraindik ez dauzkan erkidego guztietako datu zuzenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa