Politika
KONTZERTU EKONOMIKOA
AGENTZIAK | EITB Media
Horrez gain, erregimen komuneko autonomia erkidegoei zorra barkatzeak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan. Halaber, foru ogasunek nazioartean duten ikusgarritasuna eta parte-hartzea handitzea hitzartu dute.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren gaurko bilera, Madrilen. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta hiru foru aldundiek Euskadiren zorpetze muga % 13tik % 15era handitzea adostu dute, ostegun honetan, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran. Gauzak horrela, muga-zergen aurrean erantzuteko gaitasun handiagoa izango du Eusko Jaurlaritzak. Lehen kalkuluen arabera, EAEk 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten ditu AEBra.
Akordioa "aho batez" lortu dutela azpimarratu du, bileraren ostean, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak. Azken horrek ez ezik, Madrilen egin den batzarrean parte hartu dute Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak eta hiru ahaldun nagusiek.
Ohar bidez Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, zorpetze-muga zabalduta, "aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren arloko printzipio orokorrak eta jarduketa-prozedurak" Europar Batasuneko arau fiskalen esparrua berrikusteko eta egokitzeko egin berri den prozesuaren arabera eguneratu dira.
Gainera, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan hurrengo ekitaldietako defizitaren eta zor publikoaren gaineko helburuak finkatzeko adostasunik ez badago, azken akordioan hartutako konpromisoak eta helburuak "behin-behinean" aplikatuko dira.
Horrez gain, Foru Aldundiei aurrekontu-egonkortasuneko helburu propio eta bereiziak aitortuko zaizkie, haien eskubide historikoen arabera dagozkien eskumenak kontuan izanik.
Kupoa blindatuta geratuko da
Bestalde, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren gaurko bileran, Kupoa blindatuta gelditu da. Hori dela eta, erregimen komuneko autonomia erkidegoen zorra barkatzeak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan.
Azkenik, foru ogasunek nazioartean duten ikusgarritasuna eta parte-hartzea handitzea hitzartu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa