Politika
HAUTESKUNDE OROKORRAK
Irene Monterok zuzenduko du hauteskunde orokorretarako bakearen aldeko Podemosen hautagaitza
AGENTZIAK | EITB Media
Hala aurreratu Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak. 'Bakearen alde eta gerra erregimenaren aurka' ekitaldia egin dute igande honetan Madrilen. Bertan, gastu militarraren igoeraren aurkako mobilizazioa ere eskatu dute.
-
Irene Montero eta Ione Belarra 'Bakearen alde eta gerra erregimenaren aurka' ekitaldian. Irudia: EFE
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, Irene Montero Berdintasun ministro ohiak zuzenduko du moratuek datozen hauteskunde orokorretan aurkeztuko duten hautagaitza. Monterok erronka onartu du, eta "ezker indartsua" eta herritarrei itxaropena emango dien prozesu politiko eta demokratikoa eraikitzen hasi dela jakinarazi du.
'Bakearen alde eta gerra erregimenaren aurka', ekitaldia egin du Podemosek Madrilen. Bertan, gastu militarraren igoeraren aurkako mobilizazioa ere eskatu dute.
"Badakit asko eskatzea dela (...), baina une kritikoan gaude, eta emakume bakezale eta ausart batek bakarrik egingo du aurretik dugun lana", esan du.
"Hau da konpromisoa hartzeko unea, eta gaur eskatzen dizuet nirekin lan egin dezazuen bakearen, itxaropenaren eta eskubide gehiagoren aldeko hautagaitza bat eraikitzeko", esan du Monterok, erronka berri hori bere gain hartu, eta bakea defendatzea orain zeregin garrantzitsuena dela azpimarratuta.