Politika
Eusko Jaurlaritza
Agentziak | EITB Media
Gainera, adingabeak hartzeko plazen (atzerritarrak izan edo ez) benetako okupazioa 1.939koa da. Nerea Melgosa sailburuak "erantzunkidetasuna" eta "dagokien lana" egiteko eskatu die gainerako erkidegoei, "Euskadi dagoeneko egiten ari delako".
Pertsona migratzaileak Fuerteventuran (Kanariar Uharteak). Argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Espainiako Gobernuari jakinarazi dio une honetan inoren kargura ez dauden 859 adingabe migratzaileri arreta ematen ari zaiela. Gainera, adingabeak hartzeko plazen (atzerritarrak izan edo ez) benetako okupazioa 1.939koa da.
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak adierazi duenez, Sailak gaur helarazi dizkio datuak Gazteria eta Haur Ministerioko Haurren eta Nerabeen Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari, horretarako azken egunean.
Erkidegoek emandako kopuruak erabakigarriak izango dira Atzerritarren Legearen 35. artikulua erreformatzeko Junts eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren ondorioz zenbat haur eta nerabe banatuko diren jakiteko.
Erkidegoek martxoaren 31ra arte itxaron dute Espainiako Gobernuari harreran dauden adin txikiko migratzaileen kopurua jakinarazteko.
Melgosak "erantzunkidetasuna" eta "dagokien lana" egiteko eskatu die gainerako erkidegoei, "Euskadi dagoeneko egiten ari delako". Espainiako Gobernuari jakinarazitako kopuruak EAEri dagokion adingabeen kopurua bikoiztuko lukeen galdetuta, baietz erantzun du sailburuak. "Guk beti esan dugu egia, uste dut aldundiek egia esan dutela", adierazi du.
Nerea Melgosa sailburua. Argazkia: EFE
Gaineratu duenez, "aldundietako batek" "erabaki jakin batzuk" hartu behar izan zituen (Bizkaiari erreferentzia eginez), "gertatzen ari zena gertatzen ari zelako".
Hori dela eta, "Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek beti izan duten erantzukizunaren mesedetan", banaketa "gainerako erkidegoekiko bidezkoa eta arduratsua" izatea eskatu zuten. Bere ustez, "Euskadik inbertsio handia egin du, eta oso garrantzitsua da beste erkidego batzuek ere inbertsio hori egitea".
Nerea Melgosak ohartarazi duenez, "haur horiek ahal den arretarik onena behar dute", eta "Euskadin zein beste erkidego batzuetan izan den hazkundea dela eta", "elkartasunaren eta harreraren printzipioa kontuan hartu behar da", baita "biztanleriarena, langabeziarena eta BPGarena ere".
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak bere proposamenak kontuan hartzea espero ote duen galdetuta, "ez dute beste aitzakiarik ez egiteko", adierazi du Melgosak. "Onartuta dago, eta duela bi aste dekretu gisa eraman zuen; orain onartu egin beharko dute", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa