Politika
NAFARROA
agentziak | eitb media
gehiengo osoa pilatzen duten Aldatu Elortzibar (AE), Agrupación Independiente Noain – Elortzibar (AINE) eta Harana Gara taldeek "ardura politikoagatik" aurkeztu omen dute mozioa.
Aldatu Elortzibar (AE), Agrupacion Independiente Noain – Elortzibar (AINE) eta Harana Gara udal taldeek zentsura mozioa aurkeztu dute Sebastian Marco (UPN) Noain-Elortzibarko alkatearen aurka.
Udalean gehiengo osoa pilatzen duten hiru taldeek prentsa-ohar batean azaldu dutenez, "ardura politikoagatik" hartu dute mozioa aurkezteko erabakia.
Luis Maya (AE) eta Mikel Navarro (AINE) zinegotziek txandakatuko dute Alkatetza legegintzaldia amaitu arte, hiru taldeek osatuko duten udal koalizio gobernuan.
Haien esanetan, UPNren "gobernu taldeak hartu duen jokabideari erantzutea" dute helburu: "Gainerako udal taldeei informazioa ezkutatzen die etengabe eta nahita, eraikitzailea izan nahi duen oposizioaren ekiteko eta erabakitzeko gaitasuna mugatuz".
"Zinegotziok denbora daramagu ohartarazten gehiengo osoa izango balute moduan jokatzeari utzi behar ziotela, baina udal erabakietatik isolatzen gaituen jokabidearekin jarraitzea erabaki dute. Udaleko egoera jasanezina da. Hierarkia bat osatu da, eta horrek oztopatu egiten du eguneroko lana, eta gure langile publikoen zereginak mugatzen ditu", gaineratu du.
"Iraganean desadostasunak izan arren, harana hobetzen jarraitzeko eta zerbitzuak martxan jartzeko konpromiso irmoak" lotzen dituzte hiru taldeak.
UPN eta PSN dira mozioarekin bat egiten ez duten bakarrak, eta bat datoz esatean mozioak ez diola "haranaren interes orokorrari erantzuten".
Esther Iso PSNren Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, ez du bat egiten "ekimenaren formarekin ez argudioekin. Ez dugu uste hau denik bidea erakundeen egonkortasuna eta udal gobernuaren jokabide ona bermatzeko bide egokiena".
"Harrigarria da abenduan udal aurrekontuak aho batez onartu ostean, hiru hilabetera, talde hauek zentsura mozioa aurkeztea", gaineratu du sozialistak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa