14:24

Politika

Legebiltzarraren urtemuga

Lehen legebiltzarkideak omenduko dituzte astelehen honetan Gernikako Juntetxean

EITB Media

Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena ospatzeko antolatu dute ekitaldia. Euskal ganbera 1980ko martxoaren 31n eratu zen.

  • Gernikako Juntetxean egingo dute ekitaldia.

    Gernikako Juntetxean egingo dute ekitaldia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehen honetan, Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena betetzen den egunean, lehen legegintzaldiko legebiltzarkideak gogoratu eta omenduko dituzte Gernikako Juntetxean.

Ekitaldia 1980ko martxoaren 31n Eusko Legebiltzarra eratu zen tokian egingo dute, eta saio hartan parte hartu zuten legebiltzarkideak bilduko dira bertan.

Egungo legebiltzarkideak, Ganberak urte horietan guztietan izan dituen presidenteak, lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak ere izango dira bertan.

Lehen Eusko Legebiltzarra 1980ko martxoaren 31n eratu zen, 1980ko martxoaren 9an egindako hauteskundeen ostean. Egun horretan hartu zuten kargua legebiltzarkideek, eta Legebiltzarreko Mahaia osatu zuten kideak aukeratu zituzten eta Juan Jose Pujana hautatu zuten presidente. Lanean hasteko behin-behineko arauak onartu, eta apirilaren 9rako jarri zuten hitzordua. Orduan aukeratu zuten Carlos Garaikoetxea lehendakari.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen