07:35

Politika

ADINGABEEN BANAKETA

Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa aztertuko dute gaur Gasteizen

EITB MEDIA

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren taldea Kanarietako Gobernuaren ordezkariekin bilduko da gaur Gasteizen, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa ekitatiboa arautzen duen dekretua aztertzeko.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren taldea Kanarietako Gobernuaren ordezkariekin bilduko da gaur goizean, autonomia erkidegoen artean inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa ekitatiboa ezartzen duen dekretua aztertzeko.

Sanchezen Gobernuak Juntsekin lortutako akordioak kontrako iritziak eragin ditu Alderdi Popularrean, eta helegiteak iragarri dituzte Madrilek eta Aragoik. Hala ere, Euskadin harrera ona izan du, kontuan hartuko baitu komunitate batzuek aldez aurretik egindako ahalegina.

Kalkuluen arabera, 90 adingabe inguru hartuko ditu Euskadik, eta 160 inguru, Nafarroak.

Lakuan positibotzat jo dute banaketa, baina iparraldeko mugaren deklarazioa kontuan hartu ez izana deitoratu dute, horrek plangintza hobea egitea ahalbidetuko lukeelakoan. Horixe adierazi zuen bart Nerea Melgosa sailburuak Radio Euskadiko Ganbara saioan, eta epe luzerako migrazio-plan estruktural baten beharra azpimarratu zuen.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen