Politika
MIGRAZIOA
AGENTZIAK | EITB Media
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
Kanarietara iritsitako pertsona migratzaileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
PPk agintzen duen autonomia erkidego guztiek uko egingo diote adin txikiko migratzaileak hartzeari, baldin eta Espainiako Gobernuak hori egiteko bitartekoak eta dirua jartzen ez baditu, Genovako iturriek jakinarazi dutenez.
Halaber, agintean jarraitzeko helburuz, legeekin ez ezik, adin txikikoekin trafikatzen aritzea leporatu dio Pedro Sanchez buru duen gobernuari. Ez hori bakarrik, adin txikiko migratzaileak pertsonak direla azpimarratu du, ez "jaso beharreko paketeak".
Alderdi Popularrak Espainiako Gobernua kritikatu du adin txikiko migratzaileak "modu asimetrikoan" eta "irizpide alderdikoiei jarraituta" banatzeko irizpideak onartzeagatik.
Salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
Ayusok helegitea iragarri du
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidente popularra ere ez dago ados adin txikiko atzerritarrak erkidegoen artean banatzeko akordioarekin. Ildo horretan, iragarri du auzitegietan helegitea jarriko duela eta gaia Europar Batasunera eramango duela.
"Ez Katalunia, ez Madril eta ez Kanariak. Ezin da legez kanpoko migrazio masiboa bultzatu", adierazi du Diaz Ayusok X sare sozialean. Halaber, adin txikikoak arma politiko gisa erabiltzea leporatu dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa