Itxi

Politika

Araba

EH Bilduk Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua onartzea erraztuko du

Agentziak | EITB Media

Azaroaren hasieran onartutako araudian aldaketa batzuk egitea lortu du koalizioak. Rocio Vitero bozeramaileak azaldu duenez, akordioarekin bere talde politikoak epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoak erdietsi ditu.

  • Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua. Irudia: EITB

    Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua. Irudia: EITB

EH Bilduk akordioa itxi du Gasteizko Udal Gobernuarekin, Emisio Gutxiko Eremuari buruzko araudia aurrera ateratzea ahalbidetuko duena.

Udal Gobernuak azaroaren hasieran onartutako ordenantzan egindako aldaketak asteartean azaldu ondoren, horien aurrean beste batzuk azaldu zituen EH Bilduk, araudiaren "hasierako esentzia berreskuratzeko".

EH Bilduk aurkeztutako aldaketak ordenantzan agertuko dira, eta, horiei esker, alde batetik, urtebeteko epean oinezkoentzako eremua martxan jartzeko konpromisoa berreskuratu dute.

Gainera, errentagatiko salbuespenak gainerako salbuespenak bezala tratatzea (errenta urtero justifikatzeko betebeharra kenduta), salbuespen hori urtebetetik bi urtera luzatzea eta, azkenik, seinaleak euskaraz zein gaztelaniaz jarriko direla adierazten duen puntua sartzea.

Rocio Vitero Gasteizko EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, akordioarekin bere talde politikoak lortu du Emisio Gutxiko Eremuak eragin positiboa izatea bertako bizilagunentzat, epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoa erdietsi baitute.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN