16:12

Politika

Rajoyren neurrien ostean

Izagirre: 'Donostiak Gabonetako ordainsaria ordainduko die langileei'

Erredakzioa

Gainera, Bilduren alkateak gaineratu duenez, ez daki zeren kontura “publikatu den horren moduko albiste bat negoziazio prozesuan gaudenean”.

  • Izagirre: 'Donostiak Gabonetako ordainsaria ordainduko die langileei'

    Izagirre: 'Donostiak Gabonetako ordainsaria ordainduko die langileei'. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak esan duenez, Donostiako Udalak Gabonetako aparteko ordainsaria ordainduko die langileei “ohiko egunetan, ohiko zenbatekoa”.

Donostia 2016 ekimenaren inguruan emandako prentsaurreko batean, udaletxean bertan, Izagirrek hainbat lekutan publikatutako informazioari erantzun dio. Zenbait hedabidek aireratu duenez, Izagirreren Udalak Gabonetako aparteko ordainsaria kenduko du.

Alkateak, ordea, aurreko uztailean Gobernu zentralak Dekretu baten bidez murrizketak onartu zutenean izandako jarrera mantendu du. Garai horretan, Gobernuak BEZaren igoera eta funtzionarioei Gabonetako aparteko ordainsaria bertan behera uztea onartu zuen. Izagirreren esanetan, Udala “negoziatzen eta langileengan eraginik izan ez dezan neurriak aztertzen ari da”.

Izagirrek aparteko ordainsaria ordainduko diela langileei “ohiko egunetan, ohiko zenbatekoa”, baieztatu du. Gainera, alkateak adierazi du ez dakiela zeren kontura “publikatu den horren moduko albiste bat negoziazio prozesuan gaudenean”. “Ez dakigu zeintzuk diren atzetik dauden interesak”.

Edonola ere, Izagirreren hitzetan, “helburua argia da”, “Madrilek hartutako eta publikoki salatu ditugun neurriek Udal honetako langileengan eragin txarrik izan ez ditzaten”.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena