16:39

Politika

Ekimena

Bake Bideak abenduaren 15ean Baionan egingo den Bake Foroa aurkeztu du

Erredakzioa

Brian Currin eta Aieteko Konferentziako nazioarteko taldeko kideak egongo dira Baionan egingo duten topagunean.

  • Bakebidearen beste prentsaurreko bateko irudia.

    Bakebidearen beste prentsaurreko bateko irudia. Argazkia: Bakebidea.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aieteko Konferentziak lehen urteurrena beteta, ekimen bat antolatu du Bake Bidea mugimenduak Ipar Euskal Herrian abenduaren 15erako, hari segida eman nahian,.

Iparraldeko hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragilek osatzen dute Bake Bidea izeneko mugimendua.

Era honetan, Bake Bideak, Lokarrik eta Baionako unibertsitateak abenduaren 15ean Baionan egingo den Bake Foroaren egitaraua eta bertan izango diren partaide batzuk aurkeztu dituzte.

Ekitaldiak Aieteko Konferentzian izan ziren nazioarteko eragileen presentzia izango du eta Brian Currin abokatu eta nazioarteko gatazketako bitartekari aditua egongo dela berretsi dute.

Pierre Hazan eta Michel Tubiana Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea ere bertan izango dira.

Aieteko Konferentzian landutako bide orria gizarteratzea izango da foroaren helburua, "gizartea delako bake prozesu baten oinarria eta eragile nagusia", adierazi dutenez.

Hitzorduan, egindako urratsak aztertuko dira, eta gogoeta gizarte osoari zein, bereziki, Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei zabalduko diete.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena