16:12

Politika

Omenaldia

ETAk duela 24 urte hil zuen Iñaki Totorika agentea omendu du Hernanin Ertzaintzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Haren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta.

  • Iñaki Totorikari omenaldia

    Iñaki Totorikari omenaldia. Argazkia: Ertzaintza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ertzaintzak omenaldia egin dio gaur duela 24 urte ETAk hildako Iñaki Totorika ertzainari. Hernaniko (Gipuzkoa) ertzain-etxean batu dira, haren omenez ezarritako monolitoan.

Victoria Landa zuzendariak, Ertzaintzaren buru Josu Bujandak, Herritarren Babeserako Ataleko buruzagiek, Ikerketa Kriminaleko Ataleko arduradunek, Gipuzkoako Lurralde Bulegoko eta Hernaniko ertzain-etxeko agenteek eta Totorikaren lankideek hartu dute parte omenaldian.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Totorikaren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta. 

2001eko martxoaren 9an hil zuen ETAk Iñaki Totorika ertzaina, 25 urte zituela. Hernaniko Zinkoenea biribilgunean lehergailuz betetako auto bat gurutzatu zuten atentatuaren egileek, eta agenteak gerturatu zirenean eztandarazi zuten.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen