Politika
A25
Erredakzioa
Bestalde, PP izango litzateke bigarren alderdi bozkatuena Kataluniako hauteskundeetan, eta PSCk inoizko emaitzarik txarrena erdietsiko luke.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Azaroaren 25ean Katalunian egingo diren hauteskundeen harira, inkesta bat kaleratu du Generalitateak. Horren arabera, CiUk gehiengo osoa lortuko luke (69 eta 71 eserleku artean), PPC Kataluniako Parlamentuko bigarren indarra izatera igaroko litzateke (18 edo 19 eserleku), eta, PSC gaindituko luke (15 eserleku).
Inkesta egiteko 2.500 elkarrizketa egin dituzte urriaren 22 eta 30 bitartean, hain zuzen ere, Euskadiko eta Galiziako hauteskunde autonomikoen ondoren, eta Katalunian eztabaida soberanista pil-pilean zegoen garaian.
Kataluniako Alderdi Sozialistak diputatu erdiak galdu, eta inoizko emaitzarik txarrenak lortuko lituzke (15 eserleku). Halaber, eserleku baten aldea aterako lioke ERC alderdiari, 10 eserleku izatetik 14 izatera igaroko litzateke.
ICV-EuiA alderdiak gaur egun duen ordezkaritza izango luke (10 diputatu), eta Ciutadansek, talde propioa (3 eserleku ditu orain eta 6 izango lituzke). Bien bitartean, Solidaritat Kataluniako Parlamentutik kanpo geldituko litzateke, eta CUPek bestalde, 0 eta 3 eserlekuren artean lortuko lituzke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa