Politika
Presoen alde
Erredakzioa
Larunbatean Baionan presoen alde egingo duten manifestazioan 6.000 eta 10.000 lagun artean biltzea espero du Herrira taldeak.
Herrira. Argazkia: EFE
Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak Aurore Martin Ipar Euskal Herriko Batasuneko buruzagia espainiaratu izana salatuko du larunbatean Baionan, presoen alde deitutako manifestazioan.
Herrirako arduradunek Baionan eskaini duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, “6.000 eta 10.000 lagunen artean biltzea” espero dute. Manifestazioa 15:30ean aterako da Baionako Euskaldunen Plazatik.
Ipar Euskal Herriko Batasuneko buruzagia (frantziar hiritartasuna dauka) azaroaren 1ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Maulen, errepide kontrol batean, eta, ondoren, Guardia Zibilaren esku utzi zuen, Biriatuko mugan.
Espainiako Justiziak talde terroristako buruzagi izatea egotzi dio Aurore Martini.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa