16:07

Politika

Ponentzia

Sortuk antolaketa eredua eta oinarri ideologikoak azaldu ditu

Erredakzioa

Otsailaren 9an ordezkariak aukeratuko ditu Sortuk eta hil horren 23an, biltzar konstituziogilea egingo dute.

00:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Estatuekin, akordioen bitartez, edo aldebakartasunetik" etorkizuna erabakitzeko euskal estatu propio bat eratzearen alde egiten du Sortuk. Gainera, "Europan kokatuko den Euskal Estatua lortzeko bidean, erdibideko helmugak" bilatu beharko direla diote; "lau herrialdeko autonomi estatutu bat Hego Euskal Herrian (Nafarroako berezitasuna aitortu beharko du), eta Ipar Euskal Herria instituzionalizatzea".

Hausnarketa hauek guztiak alderdiak eratze prozesua oinarritzat hartuta egin duen "Sortzaile" ponentzian azaltzen dira. Euren webgunean eztabaidarako lehen ponentzia jarri dute; 49 orriko dokumentua da eta bertan bi kapitulu azter daitezke, batetik oinarri ideologikoak, eta bestetik, antolakuntza eredua.

Bertan, Sortu "Zutik Euskal Herria" ebazpenaren adierazpen politiko zehatza dela azaltzen da, "Euskal Herriko sozialisten eta independentisten erreferentzia".

"Eraikitzen ari diren prozesu demokratikoa" lan egingo duten agertoki orokorra dela azaldu dute, eta "Euskal Herriaren errealitate nazionala aintzat hartuko duen eta herritarrek erabakitzeko eskubidea izan dezaketen" marko demokratikoan lan egingo dutela gaineratu dute.

Txosten hau ez da behin betikoa izango. Euren iritziz, euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzen joan behar dute, "estatuekin akordioen bitartez, edo aldebakartasunetik", eta proiektua gauzatu ahal izateko, Iraultza Demokratiko Nazionalerako fasea ireki dutela gaineratu dute.

Alderdiak ETAri aipamen egiten dio ponentzian, behin betiko jarduera armatua amaitu dela berretsiz, baina horrekin "indarkeria guztiak amaitu ez direla" azpimarratu dute eta estatuei "errepresioarekin jarraitzea" leporatu diete. Halaber, biktima guztiak onartzearen alde egiten dute.

Ezker abertzalearen alderdi politiko berriak "estatuekin aldebikotasunaren eskema egituratzea" nahi du, "bai ondorioei aterabidea emateko (Aieteko Adierazpenakjasotzen duen moduan) bai euskal eragileen artean lortu beharreko akordio politikoek Madrilekin eta Parisekin nola inplementatu adosteko".

Batzar Nazionala

Sortuk hauteskunde zerrendetarako hautagaiak bozketa bidez aukeratuko ditu EAEn, Nafarroan eta Iparraldean. Batzar Nazional bat eratuko dute erakundearen zuzendaritza organo gisa: 21 kide izango ditu, idazkari orokor bat eta antolakuntza arduradun bat.

Ordezkariak otsailaren 9an hautatuko dituzte eta hil horren 23an Biltzarra egingo dute. Orduan berretsiko dute ponentzia eta ezker abertzalearen alderdi berria martxan jarriko da.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena