Politika
Epailearen autoa
Erredakzioa
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Aurore Martini egozten zaizkion karguen autoa argitaratu du.
Espainiako Auzitegi Nazionala.
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak argitaratu duen autoan, Aurore Martini egozten zaizkion karguen artean Baionako eta Uztaritzeko bi agerralditan parte gartu izana daude. Era honetan, "Le Journal du Pays Basque" egunkarian argitaratu denaren arabera, Espainiako mugetatik at dauden bi delitu inputatzen dizkiote.
Aurore Martin Batasuneko kidea joan den ostegunean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Maulen eta ondoren, Espainiako Poliziaren esku utzi zuen, horren aurkako euroaginduarekin bat eginez, autoan diotenaren arabera.
Espetxeratzea agintzeko argudioen artean, epaileak Batasunaren hainbat prentsaurrekotan parte hartzea aipatzen ditu, horien artean, Iparraldeko bitan (bertan Batasuna alderdi legala da). Zehazki, Batasunaren Mahai Nazionaleko aurkezpen ekitaldian egotea leporatzen diote, Iruñean, 2006ko apirilaren 26an. Halaber, Baionan 2006ko irailaren 21ean eta Uztaritzen 2007ko urtarrilaren 28an Batasuneko beste kide batzuekin ekitaldi politiko zein prentsaurrekotan parte hartu izana egozten diote.
Jone Goirizelaia Martinen abokatuaren arabera, argudio hori bakarrik "nahikoa izango litzateke atxiloketa bertan behera uzteko".
Bestalde, Martinen aurkako beste gertaera batzuk jasotzen dira autoan: Agurainen 2007ko irailean Mahai Nazionalaren bilera batean izan zela, 2008an Gara egunkarian iritzi artikulu batean Batasuneko kide gisa sinatu zuela eta EHAK alderdiak Gizarte Segurantzan kide bezala alta eman eta dirua ordaindu ziola.
Protestak areagotu dira
Aurore Martinen atxiloketak hautsak harrotu ditu Euskal Herrian, Iparraldean bereziki, eta alderdi politiko guztietako kideek aske uzteko eskatu dute.
Max Brisson UMPko buruzagiak bere Twitter kontuan jarri duenez, "Espainiako justiziak Aurore Martinek Frantzian izandako jarduera politikoa ikertzen badu, estatu eskandalutzat jo daiteke".
Ildo honetan, Jean-René Etchegaray MoDemeko ordezkari eta Baionako hautetsiak afera honek "oinarrizko eskubideak urratzen" dituela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa