Politika
Jaurlaritzaren aurrekontuak
Erredakzioa
EAJk alderdiei emandako dokumentuak arlo ekonomikoan "zehaztasun gutxi" dituela kritikatu dute.
Rebeka Ubera Aralarreko antolakuntza idazkaria.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
EH Bildurekin baino, EAJren eta PSE-EEren artean adostasun gehiago ikusten du Rebeka Ubera Aralarreko antolakuntza idazkariak Jaurlaritzaren etorkizuneko aurrekontuei babesa emateko garaian, izan ere, "inori txeke zuri bat emateko" prest ez daudela gaineratu du.
Igor Lopez de Munain Aralarreko zuzendaritzako kidearekin batera emandako prentsaurrekoan (biak EH Bilduko legebiltzarkideak) EAJk helarazi dien dokumentua kritikatu dute, "arlo ekonomikoan zehaztasun gutxi" daudela argudiatuta.
Jaurlaritzaren aurrekontuak babesteko EAJren eta PSE-EEren arteko akordio bat ikusten duen ala ez galdetuta, zantzu horiek nabaritzen direla esan du, "PSE-EEk, PPk eta EAJk erakundeetan sustatu dituzten politikak kontuan hartuta".
Aralarreko buruzagiak berretsi du EH Bildu "hitz egiteko eta adostasunetara iristeko" prest dagoela, baina krisitik ateratzeko alderdiak bultzatzen duen eredu aldaketari eutsiz. Halaber, ideia hori EAJri helarazi dion eta beste alderdiei bidaliko dien dokumentu batean dagoela azaldu du.
Ildo honetan, ez direla etxeetatik kaleratzeak ekiditeko eta "Kutxabanken pribatizazioa" galarazteko neurriak aurreikusten kritikatu dute eta besteak beste, energia berriztagarrien proposamen eza salatu dute.
Horregatik guztiagatik, Aralar hitz egiteko prest azaldu da, baina "ez akordio hutsetara iristeko, herritarren beharrei erantzuna eta krisiari irtenbidea emateko baizik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa