20:25

Politika

Epaitegietan kausarik ez

ETAko Iheslarien Kolektiboa, euren egoera legeztatzeko prest

Erredakzioa

"Pauso ausartagoak" emateko moduan daudela iragarri dute, "Estatuekin adostuta edo aldebakartasunetik". Helburua egoera legeztatzea eta erbestea desagerraraztea da.

  • ETA | Iheslarien kolektiboa, euren egoera legeztatzeko prest

    ETAko Iheslarien Kolektiboak "guztien" inplikazioa eskatu du, erbestea desagerrarazteko. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAko iIheslarien Kolektiboak bere egoera legeztatzeko borondate irmoa agertu du. Kolektiboa Espainiatik alde egindako ETAko kideek osatzen dute, Justiziarekin inolako auzirik ez dutenak.

Askainen egindako ekitaldian, kolektiboko bozeramaileek komunikatua irakurri dute. Komunikatu horretan "pauso ausartagoak" emateko prest daudela diote, "Estatuekin adostuta edo aldebakartasunetik". Helburua egoera legeztatzea eta erbestea desagerraraztea da.

Kolektiboaren egoera aldatzeak pairatzen ari diren injustizia konpontzea ekarriko luke, "eta prozesu demokratikoari bultzada emango lioke".

Blokeorik gabe

Bozeramaileen hitzetan, ez dute inolako blokeorik ontzat emango, eta horretarako "guztien" inplikazioa eskatu dute.

Kolektiboak "pauso historikoa" emango duela ere azpimarratu dute, baina argi utzi dute ez dutela "Estatuek egoera modu arrazionalean konpontzera itxarongo", horretarako "prest ez daudela" ematen duelako, erantzun die Xabier Ezkerra bozeramaileak kazetariei egindako galderei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena