19:53

Politika

Atxiloketaren erreakzioak

Aralar: 'Ez dago normalizatutako egoera politikorik'

Erredakzioa

Alderdiaren hitzetan, “demokraziaren aurkako jokaera zaharkituak alboratzeko garaia da”. Herriraren ustez, Aurore Martinen atxiloketak "bizkarra eman dio bake nahiari".

  • Aralar | Rebeka Ubera eta Eduardo Merino Aralarreko batzarkideak

    Rebeka Ubera eta Eduardo Merino Aralarreko batzarkideak, artxiboko irudian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aralarrek "gogor" kritikatu du Aurore Martin Batasunako kidea Maulen (Frantzia) atxilotu izana, eta atxiloketak "normalizatutako egoera politikorik" ez dagoela erakusten duela nabarmendu du.

Ohar batean, Rebeka Ubera alderdiko Antolakuntzako idazkariak azaldu duenez, "demokraziaren aurkako jokaera zaharkituak alboratzeko garaia da".

"Ez da atxiloketen unea. Elkarrizketarako, egoera politikoa eta soziala normaltzeko eta benetako demokrazian oinarritutako ekintzak praktikan jartzeko unea da", azpimarratu du.

Uberak Espainiako Estatuaren (atxiloketaren euroagindua berak eman du, eta Frantziako Poliziak egin du atxiloketa) jokaera gaitzetsi du, "demokraziaren benetako esanahia eta praktika politikoa ulertu gabe jarraitzen dutelako".

Herrira: "Atxiloketak bizkarra eman dio bake nahiari"

Herrira ETAko presoei babesa ematen dien elkarteak esan duenez, Aurore Martin Batasunako kidearen atxiloketak "bizkarra eman dio gizartearen bake nahiari" eta "kartzelak uzteko garaia" dela nabarmendu du.

Ohar batean, erakunde sozialek eta alderdiek "beste egoera" bat izateko azken hilabeteotan egindako "lana" aipatu du, eta atxiloketa honekin Frantziako Gobernuak gizartearen "bake nahiari bizkarra eman" diola azaldu du.

Halaber, "Madrilgo bulegoetako gidoi zorrotza" jarriatzea leporatu dio, "gatazkari irtenbidea jartzeko norabidea hartu beharrean".

Herriraren hitzetan, "gatazkaren irtenbidea"presoei eta ihes egindakoei zuzendu behar zaie, "kartzelak uzteko garaia delako, pertsona gehiago kartzelaratu gabe".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena