Politika
Atxiloketak Frantzian
Erredakzioa
Ministerioaren arabera, hiru atxilotuen artean Izaskun Lesaka da "esperientzia gehien eta profil politiko baxuena duena". Operazioak zabalik jarraitzen du.
ETAren kontrako operazioa zabalik jarraitzen duela iragarri du ministerioak. Efe.
Barne Ministerioaren arabera, Izakun Lesaka ETAko hiru arduradun nagusietako bat da eta bere zeregina ETAko egitura "ahula"ren eta armen eta lehergaien mantenimendua zen.
Komunikatu batean esan dutenez, operazioak zabalik jarraitzen du, eta Lesaka ETAko Batzorde Exekutiboko hiru kideetako bat da (David Plarekin era Iratxe Sorzabalekin batera). Lesaka hiruren artean "esperientzia gehien eta profil politiko baxuena duena" da.
Ministeruiaren arabera, batzordearen barruan, Lesakaren ardura ETAko egitura "ahula"ren mantenimendua zen, eta bera arduratzen zen "armen eta lehergaien erreserba guztietaz".
Eskerrak Frantziari
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Manuel Valls frantziarrarekin hitz egin du, telefonoz, Frantziako Poliziaren laguntza "erabakigarria" eskertzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa