Politika
Rajoyri erantzun dio
Erredakzioa
Mariano Rajoyren elkarrizketarako gonbidapena eskertu du Artur Mas Generalitateko presidenteak. Hala ere, hauteskundeen ostean, Kataluniako borondatea errespetatzeko eskatu dio Rajoyri.
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidenteak elkarrizketarako borondatea eskertu dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari. Hala ere, "lehenago" egin ez izatea "tamalgarria" dela azpimarratu du Masek.
"Orain bai, hitz egiteko bidea hartu dutela ematen du, tamalgarria da lehen egin ez izatea, ez dakit bihotzekoa den baina ongi etorria emango diogu", esan du CiUko buruak.
Gauzak horrela, "guztiz demokratikoak izango diren" azaroko hauteskundeen ostean, Kataluniako borondateari errespetua izateko eskatu dio Gobernuari.
"Hautestontzien emaitzari elkarrizketa gehitzen badiogu, kalitate demokratikoa lortuko dugu", azpimarratu du Masek. Mas Gironan izan da, Sant Narciseko jaietako Erakusketa Azokan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa