11:36

Politika

Indian

Erregea: 'Espainiak, barrutik ikusita, negar egiteko gogoa ematen du'

Erredakzioa

Indiara egin duen bidai batean, Espainia "ahoan labana duela, baina irribarre batekin" aurrera aterako dela uste du erregeak.

  • Juan Carlos erregeak Indiako lehen ministroarekin topa egin du.

    Juan Carlos erregeak Indiako lehen ministroarekin topa egin du. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Carlos erregearen iritziz, Indiara egindako bidaia "oso produktiboa" da espainiarren interesentzat, eta krisiari aurre egiteko Europako negoziazioetan, Espainia "ahoan labana duela, baina irribarre batekin" aurrera aterako dela uste du.

"Askotan, espainiarrek labana sartzen dugu", adierazi du irudikapena eginez, eta Espainiaren irudia, atzerrian herrialde barruan baino hobea dela adierazi du, izan ere, analisi batzuen arabera, "negar egiteko gogoa" ematen duela gaineratu du.

Erregearekin batera, Garcia Margallo Atzerri ministroa egon da besteak beste Indian, eta laster, Txinara joango direla azaldu du. Bertan, aurretik Errusiara, Brasilera eta Txilera egindako bidaietan bezala, Espainiaren interes ekonomikoei laguntzea espero duela esan du. Indiara egindako bidaia "oso positiboa" izan dela ondorioztatu du.

Halaber, "Espainia markak munduko herrialde garrantzitsuenetan, Japonian izan ezik" nabarmen gora egin duela adierazi du ministroak.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena