Politika
EUSKO JAURLARITZA
EITB MEDIA
Laugarren aldiz bildu dira Lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea. Besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutuaz aritu dira hizketan.
Pedro Sanchez eta Imanol Pradales, gaur, Zamudion. Argazkia: EFE
Lankidetzarako eta elkarlanerako borondate argia. Mezu hori berretsi dute Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, goizean izan duten bilera laburrean. ITP Aeroren Zamudioko fabrikazio aeroespazial aurreraturako zentro berriaren inaugurazio ekitaldira joan aurretik elkartu dira bi agintariak.
Lehendakaritzak eta Moncloak jakinarazi dutenez, besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutua betetzeaz aritu dira hizketan, eta Espainiako Estatuaren egoera politikoa eta ekonomikoa eta nazioarteko testuinguru geopolitikoa ere mahai gainean izan dituzte.
Horiekin batera, Europako Batasunaren funtsak, azpiegiturak eta teknologia proiektuak aztertu dituzte.
Pradalesek joan den ekainean lehendakari kargua hartu zuenetik, laugarren aldiz elkartu dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan bezala, Lehendakaritzak zein Moncloak nabarmendu dute bileran "konfiantza giroa" izan dela eta bi exekutiboen artean "harreman bikaina" dagoela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa