13:27

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Oinarrizko' gaietan itunak jorratzeko unea dela esan du Zabaletak

Erredakzioa

Aralarreko koordinatzaile orokorraren esanetan, Euskadirentzat garrantzia gehien duten gaiak langabezia, normalizazioa, bakea eta erabakitzeko eskubidea dira.

  • 'Oinarrizko' gaietan itunak jorratzeko unea dela esan du Zabaletak

    'Oinarrizko' gaietan itunak jorratzeko unea dela esan du Zabaletak. Irudi: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Zabaleta Aralar alderdiko koordinatzaile orokorraren arabera, euskal hauteskundeen ostean, “itun zabalak” egiteko unea da, eta itunek Euskadirentzat “oinarrizkoak” diren gaiak jorratu behar dituzte; hain zuzen, langabezia, bakea, normalizazioa eta “erabakitzeko eskubidea”.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Zabaleta Legebiltzarrean ‘egiaren batzorde’ bat sortzearen alde agertu da “bazterketarik gabe, indar politiko guztiak bertan izan daitezen”.

Zabaletak nabarmendu duenez, “hori da” aurreko legealdian abiatutako batzordearen “porrotaren zergatia”, eta horregatik “sufritu zuen hainbeste Aralarrek, batzuk tematuta zeudelako jatorrian bekatua zuen zerbait abiatzen, alegia, bazterketa”. “Egiaren batzorde batek ikuspegi guztiak hartu behar ditu”.

Volkswagenen BEZaren inguruko hitzarmenaren gainean galdetu diotenean, auzi honetan UPNren Gobernuak “txarto” egin duela adierazi du Aralarreko buruak eta, azaldu duenez, Nafarroak “ez zukeen Estutuarekin BEZa horren inguruko inolako itunik egin beharko”, foru erkidegoak “ez baitu eskumenik nazioarteko merkataritzan”.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena